Orioko kaleetan aldaketak egiten ari dira egunotan. Izarra kalean, esaterako, bidegorria jartzen ari dira gaur goizean. Kale horretako bidegorria aparkalekuko bidegorriarekin lotuko dute. Udaltzainen esanetan, asmoa bidegorria herriko beste toki batzuetara luzatzea da, baina ez dute xehetasun gehiago eman. Beste aldaketa Baxoalde kalean egin zuten herenegun. Aparkalekuak jarri dituzte bertan, eta bi norantzako kale zatia norantza bakarreko bihurtu zuten.