‘Orion Jai’ ekimenak hamaika ekitaldi bilduko ditu herrian

Urola Kostako Hitza 2011ko abu. 11a, 13:08

Orioko Udalak Orion Jai ekimena antolatu du hilaren amaierako. Hala, abuztuaren 26an, 27an eta 28an hainbat ekitaldi izango dira herrian.
Hilak 26an, Eneko Dorronsoro zumaiarrak egin duen Ttaup-ttaup! Arraun kolpeka dokumentala aurkeztuko du. Dorronsorok Zumaiako arraun taldearen jarduna grabatu zuen 2007. urtean zehar. Guztira 110 ordu grabatu zituen, eta iazko Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuen.
Orain, berriz, Orioko kultur etxean aurkeztuko du filma zumaiarrak. Domentala aurkezteaz gain, bertaratzen direnen zalantzak argitzen ere jardungo du Dorronsorok, 19:0etan.
Hilak 27an, berriz, gastronomiak, kulturak eta kirolak bat egingo dute; eguerdian San Miguel Ligak antolatuta, hegaluzea parrillan banatuko diete herritarrei Herri Ikastola aurreko plazoletan.
Izan ere, arratsaldean XXI. Orioko Estropadak- XIV Inmobiliaria Orio Ikurriña jokatuko dituzte. San Miguel Ligarako puntuagarriak izango dira, eta bertan arituko dira Orio eta Zumaiako traineruak. 18:00etan hasiko da saioa.
Gauean, berriz, bertso saioa izango da Zimiatuan; 22:00etatik aurrera Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Egoitz Eizagirre eta Jon Maia bertsolariak arituko dira kantuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide