Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaiako Udalak Udako zinea antolatu du abuzturako, eta hilaren 22tik 29ra hainbat film eskainiko dituzte Aita Marin.
Hilaren 22an, Coen anaiek zuzendutako Valor de ley filma eskainiko dute. Hurrengo egunean No controles, Borja Cobeaga donostiarraren filma, izango da ikusgai, eta hilaren 24ean, berriz, El mundo segun Barney, Richard Lewisek zuzendutako filma. Hilaren 25ean, Medianoche en Paris Woody Allen zinemagilearen filma izango da ikusgai.
Halaber, hurrengo lau egunetan, hilaren 26tik 29ra, Alberto Gorritiberea zumaiarrak zuzendu zuen Arriya filma eskainiko dute. Iaz zuzendu zuen Gorritibereak filma, eta Zumaia eta Zestoan grabatu zuten.