Aitor Balerdik laugarren egin du Munduko Junior Txapelketan

Urola Kostako Hitza 2011ko abuztuaren 9a

Aitor Balerdi Orioko ahulki mugikorretako arraunlariak emaitza onarekin amaitu du Munduko Junior Txapelketa. Joan zen astean zehar Etonen  (Erresuma Batua) jokatu zuen txapelketan laugarren postuan amaitu du Balerdik.
Espainiako selekzioarekin hartu du parte oriotarrak, eta zortziko ontzian aritu da lehian. Guztira sei taldek hartu zuten parte munduko txapelketan, eta Balerdiren taldeak AEB Ameriketako Estatu Batuak eta Txekiaren atzetik.
Joan zen ostiralean sailkatu zen Balerdi finalerako, finalerdian hirugarren postuan amaitu eta gero.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide