Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko eta Aiako Udalak Euskaraz gazte literatur lehiaketa antolatu du hamazortzigarren aldiz, Aia eta Orioko gazteen artean idazteko zaletasuna bultzatzeko asmoz. Lehiaketaren oinarriak kaleratu dituzte dagoeneko. Orioko eta Aiako gazteek parte hartu ahal izango dute bertan, eta hamasei urte beteta izan behar dute. Euskaraz idatzitako lanak aurkeztu behar dira, ipuinak edota bertsoak. Parte-hartzaileek irailaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dituzte lanak, Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuan edo Aiako kultur etxean.
Gaia librea
Idatziak egiteko gaia librea da, baita horien luzera ere. Epaimahaia Orioko eta Aiako udaletako ordezkari banak eta Karkara aldizkariko kide batek osatuko dute, eta gaiaren gertutasuna baloratuko dute horiek. Informazio gehiago Aiako eta Orioko udaletan lortu daiteke.