Umeentzako ekintzak izango dira ostegunero, Orioko plazan

Urola Kostako Hitza 2011ko abuztuaren 4a

Orioko umeek herritik atera gabe ongi pasatzeko aukera izango dute abuztuan. Udalak haurrei zuzendatutako ekintzak prestatu ditu hileko ostegun guztietarako, eta herriko plazan musika, antzerkiak eta bestelako ekimenak izango dituzte. Gaur izango dute lehenengo hitzordua. Gasteizko Latirili taldearen eskutik, Haurtxoaren zopa txontxongiloekin uztartutako klown ikuskizuna ikusi ahal izango da. Hurrengo ostegunean, hilaren 11ean, Potxin eta Patxin pailazoak gerturatuko dira Orioko plazara. Hilaren 18an musikaz gozatu ahal izango dute umeek. Izan ere, Luma Gorri berbena eskainiko dute, jolas, dantza eta kantuen bitartez. Azkenik, abuztuko azken ostegunean, hilaren 25ean, Marsel Magoa izango da. Ekitaldi guztiak 19:00etan izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide