Orioko eta Aiako Udalak Euskaraz Gazte literatur lehiaketa antolatu du hamazortzigarren aldiz, Aia eta Orioko gazteen artean idazteko zaletasuna bultzatzeko asmoz.
Lehiaketaren oinarriak kaleratu dituzte dagoeneko, eta aurreko urteetan bezala, euskaraz idatzi beharko dituzte lanak. Lehiaketa bi modalitatetan banatu dute antolatzaileek; ipuina eta bertsoetan. Parte hartzaileek irailak 30a baino lehen aurkeztu beharko dituzte lanak, Udaleko Euskara Zerbitzuan edo Aiako kultur etxean.
Idatziak egiteko gaia librea da, baita horien luzera ere. Epaimahaia Orio eta Aiako Udaleko ordezkari banak eta Karkara aldizkariko kide batek osatuko dute, eta gaiaren gertutasuna baloratuko dute horiek. Informazio gehiago Aia eta Orioko Udaletan lortu daiteke.