Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko Nesken Futbol Taldea sortzeko azken bilera egingo dute larunbatean, hilak 30, eta orduan osatuko dituzte taldeak. Futbol taldeko arduradunek aurten nesken bi talde sortzeko asmoa dute; infantil kategoriako bat eta senior mailarako beste bat. Hala, interesa duenak 12:00etan Mendibeltz futbol zelaian egingo duten bilerara azaldu dezake. Taldea sortzeaz gain, egutegia finkatzeko asmoa ere badute arduradunek.