Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko Arraun Elkarteak bazkideei kamisetak banatuko dizkiete larunbatean. 09:00etatik 13:00etara bitartean jarriko dute mahaia, herriko plazan, eta bazkideei elastikoak banatzeaz gain, bestelako produktuak ere salduko dituzte.
Horrez gain, Orioko Arraun Elkarteak bazkideei eskatu die urteko kuota larunbata baino lehen ordaintzeko. Horretarako Euskadiko Kutxatik pasa behar da.