Larunbatean Karmengo Amaren Eguna ospatuko dute, eta urteroko ohiturari jarraituz Donostian Gipuzkoako arrantzale adinduak omenduko dituzte, eta horien artean Getariako eta Orioko 43 arrantzalek hartuko dute parte.
Orion 70 urtetik gorako 55 arrantzale inguru daude, eta horietako 18 omenduko dituzte etzi; herritik Donostiara joateko autobusa jarri dute, eta 09:30ean abiatuko da, Arkaitz taberna aurretik.
Getarian, berriz, 70 arrantzale inguru dira 70 urte baino gehiago dituztenak, eta horietako 25 joango dira Donostiara; Getarian ere autobusak irtengo du 09:30ean, geltokitik.
Gipuzkoako Arrantzale Zaharren Omenaldi Eguna ospatzen duela 84 urte ospatzen hasi zen, arrantzaleen izaera eta lana aitortzeko asmoz. Ordutik, festa eguna izaten dute arrantzaleek, eta aurtengoan ere hala izango da; goizean harrera egingo diete Donostiako Antzoki Zaharrean; ondoren, meza eta bazkaria egingo dute, eta dantzariak eta bertsolariek ere hartuko dute parte ospakizunetan.