I. Frontenis Txapelketa hasiko da bihar

Urola Kostako Hitza 2011ko uztailaren 11

Orioko Gaztetxeak eta Pilota Elkarteak lehenengo aldiz antolatu duten Frontenis Txapelketa hasiko da bihar, hilak 12. Antolatzaileak "gustura" azaldu dira lehiaketak izan duen harrerarekin, guztira 21 bikotek eman baitute izena. Txapelketak bi hilabete inguru iraungo dituela jakinarazi dute antolatzaileek,eta iraila erdirako amaitzea espero dute. Lau taldek osatuko dute txapelketa; hiru talde bost lagunez egongo da osatuta, eta beste taldea sei bikotez; hala, sailkatzen diren zortzi bikotek jokatuko dituzte final laurdenak. Biharkoan, bi partida jokatuko dituzte, 20:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide