Larunbatetik aurrera zine emanaldiak hondartzan egingo dituzte Orion

Urola Kostako Hitza 2011ko uztailaren 7a

Azken urteetako ohiturari jarraituz, udaren etorrorerakin batera, zinema hondartzara eramango dute uztailean eta abuzutuan. Herritarrek lau film ikusteko aukera izango dute, eta larunbatean, hilaren 9an, izango da lehenedabiziko emanaldia. Ponio Hayao Miyazaki zuzendariaren animaziozko filma ikusi ahal izango da orduan. Bigarren emanaldia hilaren 30ean izango da, eta Tim Burtonek zuzendu zuen Alicia en el pais de las maravillas filma eskainiko dute. Hurrengo bi filmak, berriz, abuztuan ikusi ahal izango dira; abuztuaren 6an, Arantza Ibarra eta Alfonso Arandiak euskaraz zuzendu zuten Zigortzaileak haurrentzako filma eramango dute hondartzara. Azkenik, abuztuaren 13an Avatar zientzia fikziozko filma ikusi ahal izango da. James Cameronek zuzendu eta ekoitzi zuen filmak sari ugari jaso zituen 2010ean. Film guztiak 22:30ean izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide