‘Orio loretan’ lehiaketa abian da dagoeneko

Urola Kostako Hitza 2011ko uztailaren 6a

Orioko Udalak herriko balkoi eta leiho apainenak saritu nahi ditu zazpigarren urtez, eta, horretarako, lehiaketaren deialdia zabaldu du. Herritarrek landarez eta lorez apaintzen dituzten txokoak baloratuko dituzte, eta hilaren 15ean, Bisiguaren Festan banatuko dituzte sariak dotoreenen artean. Lehiaketan parte hartzeko ez dago izena eman beharrik. Herritarrak dagoeneko has daitezke balkoiak hornitzen. Epaimahaiak guztiak aztertuko ditu, eta hiru balkoi sarituko ditu. Lehenengo saridunak 450 euro jasoko ditu; bigarren saridunak, berriz, 300 euro eskuratuko ditu, eta hirugarrenak 200 euro. Gainera, saridun bakoitzak landare bat ere jasoko du. Orio Loretan lehiaketaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, Orioko Turismo Bulegoko 943-83 09 04 telefonora deitu edo orioturismo@gmail.com helbidera idatzi daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide