Herritarrek landarez eta lorez dotoreen apaintzen dituzten txokoak baloratuko ditu, eta hilak 15ean, Bisiguaren Festaren baitan banatuko dituzte sariak.
Lehiaketan parte hartzeko ez dago izena eman beharrik; herritarrek dagoeneko has daitezke balkoiak dotoretzen; hala, epaimahaiak guztiak aztertuko ditu, eta hiru balkoi sarituko ditu.
Lehenengo saridunak 450 euro jasoko ditu; bigarren saridunak, berriz, 300 euro eskuratuko ditu, eta hirugarrenak 200 euro. Gainera, saridun bakoitzak landare bat ere jasoko du.
Lehiaketaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, Orioko Turismo Bulegoko 943-83 09 04 telefonora deitu edo orioturismo@gmail.com helbidera idatzi daiteke.