Bisiguaren Festa egingo dute uztailaren 14tik 17ra. Gaur goizean aurkeztu dute, udaletxeko pl. Aurkezpen ekitaldian Bisiguaren Festa antolatzeko herriko eragileeekin elkarlanean egindako lana eta festaren izaera parte-hartzailea nabarmendu dute Beñat Solaberrieta Orioko alkateak, Ekiñe Saizar Udaleko zinegotziak, Joxe Miel Zendoia Katxina jatetxeko parrilleroak eta Santiago Peiro Areno aretoanrantzaleen Kofradiako presidenteak.
“Bisiguaren Festa kutsu herrikoiarekin zipriztindu dugu, eta ahalegin horretan herriko eragileak inplikatu ditugu. Festaren protagonista bisigua izango da, baina protagonismoa partekatua izango da otorduen osagarri antolatu ditugun ekitaldiekin”.
Ez dutela herritarrei jaian parte hartzeko deialdi zabalik antolatzeko astirik izan nabarmendu dute. “Udalera sartu berritan hiru aste izan ditugu jaia antolatzeko, eta herritarrengana jo dugu zuzenean, kolaborazio eske. Halere, nahiko genuke, aurrerantzean Udaletik antolatuko diren egitasmo guztietan bezala, partaidetza mekanismoak zehaztea, antolaketa deialdiak irekiak izatea”.
Eragileak eskertu ditu alkateak: "Mila esker Arrantzale Kofradiari, festan zehar itsasoan diren arrantzaleei, saregileei, Harribil Dantza Taldeari, Egunsentia Otxoteari, Txurrumuski Aisialdi Elkarteari, tabernariei, elkarte gastronomikoei, Ander Beldarrain trikitilariari, Zaharren Babes Lekuari, eta festa antolatzen lagundu diguzuen guztioi”.
Aurreko hiru edizioetan bezala Joxe Mari Zendoiak –Katxina jatetxea–, Luis Mari Urangak –Xixario jatetxea– eta Mikel Manterolak –Joxe Mari Erretegia– bostehun bisigu baino gehiago erreko dituzte lau egunetan.
Hau izango da menua: antxoak gatzetan, tomate entsalada hegaluzearekin, zainzuriak, bisigua parrilan eta postrea. Menuaren barruan edaria eta kafea sartzen dira.
Orioko plazan bisigua jateko txartelak erosteko aukera zabalik dago oraindik. Erreserbak 943 83.09.04 telefono zenbakian egin behar dira, 10:00etatik 13:00ak arte eta 16:00etatik 18:00ak arte. Salneurria 45 eurokoa da.
Egitaraua
Uztailak 14, osteguna
- 20:00. Aurkezpen ekitaldi komunitarioa, plazan. Harribil dantza taldeak eta Egunsentia Otxoteak parte hartuko dute, eta herritarrek arrantza tradizioan oinarritutako testuak irakurriko dituzte.
- Ondoren. Pintxo- zirkuituaren aurkezpena. Jaiak irauten duen bitartean, ostegunetik igandera, pintxoak dastatzeko aukera izango da zirkuituan parte hartu duten tabernetan.
- 20:30. Otordua.
- Gero. Egunsentia Otxotea eta Ander Beldarrain trikitilaria.
Uztailak 15, ostirala
- Goizean. Txurrumuski Aisialdi Taldearen eskutik, Udaleku irekietako haurrek bisigua gai hartuta egindako marrazkiak zintzilikatuko dituzte plazan.
- 19:00. VII. Orio Loretan lehiaketaren sari banaketa, plazan.
- 20:30. Otordua.
- Ondoren. Ander Beldarrain trikitilaria.
Uztailak 16, larunbata
- 11:30. Bisiguaren bila. Koadrilen arteko ginkana- triviala.
- 12:30. Marmitako-jana. Zaharren Babes Lekuak 1.200 marmitako razio banatuko ditu euro batean.
- 14:30. Otordua. Egunsentia Otxotea izango da kantari.
- 17:00. Bisiguaren III. Bandera Oria ibaian. KAE 1 ligarako puntuagarria.
- 20:30. Otordua.
Uztailak 17, igandea
- 12:00. Elkarte gastronomikoek hegaluzea modu ezberdinean nola egiten den erakutsiko diete herritarrei.
- 14:30. Otordua.