Orioko Udalak jakinarazi du herrian euskararen erabilerak gora egin duela azken bi urteetan. Euskara Zerbitzuak Euskara Biziberritzeko Panaren baitan bi urtetik behin egiten du kale neurketa herrian, kalean hizkuntza horren erabilera zenbakitekoa den zehazteko asmoz, eta aurtengo datuen arabera, %73,93ak hizkuntza hori erabiltzen du.
Datu horiek «ontzat» jo ditu Udalak, besteak beste 2009. urtetik euskararen erabilerak hamar puntu egin duelako gora; izan ere, duela bi urte egin zuten neurketan herritarren %63,89ak hitz egiten zuela euskaraz zela ondorioztatu zuten.
Aurtengo emaitzei dagokienez, haurrek eta gazteek hitz egiten dute gehien euskaraz; zero hamalau urte bitarteko haurren %93ak hitz egiten du euskaraz, eta hamabost eta hogeita lau urte bitartekoen artean, %90,02ak erabiltzen du hizkuntza hori.
Hala ere, Helduen eta adinduen artean nabarmen jaisten da euskara; izan ere, datuek diotenez, hogeita bost eta 64 urte bitartekoen %61ak euskara erabiltzen dute, eta adin horretatik gorakoen artean %77,24ak hitz egiten du kalean euskaraz.
Udalak adierazi duenez, ikerketa ekaineko lehenengo astean egin du, eta guztira 4.000 pertsonen jarduna neurtu du.
Orioko Udala 1989. urtean hasi zen euskararen erabilera neurtzen herrian, eta ordutik «nabarmen» egin du gora egin du erabilerak. Datu horien arabera, Udalak ondorioztatu du urtez urte haur eta gazteen artean hazi dela hizkuntzaren erabilera, baina helduen eta adinduen artean gorakada hori ez dela «horrenbeste» igo azpimarratu du. Besteak beste, duela 22 urte – Euskara zerbitzua ikerketa egiten hasi zen urtean– helduen%54,90ak hitz egiten zuen euskaraz herrian, egun baino %12 gutxiago.
Euskarak goranzko joera izan badu ere herritarren artean, gora-beherak izan ditu azken urteetan; esaterako, duela bi urte hamar puntu jaitsi zen hizkuntza horren erabilera.
EUSKARAREN ERABILERAREN BILAKAERA:
-1989. %55,90.
-1991. %57,60.
-1992. %62.
-1993. %62,10.
-1994. %66,90.
-1995. %65,20.
-1996. %64,90.
-1997. %67,10.
-1998. %67,70.
-1999. %72,90.
-2001. %74,02.
-2003. %71,58.
-2005. %68,29.
-2007. %73,53.
-2009. %63,89.
-2011. %73,93.