Aurten 70 urte bete dituztenek Sanpedroetan egingo duten bazkarira joateko izena eman dezakete

Urola Kostako Hitza 2011ko ekainaren 17a

San Pedro jaietan aurten 70 urte bete dituztenek bazkaria egingo dute beste urte batez, eta bertara joateko izena eman daiteke dagoeneko. Hilak 22an eta 23an eman daiteke izena Zaharren Babes Lekuan, 16:00etatik 18:00etara bitartean, eta NAN agiria aurkeztu beharko dute orduan. Bazkaria hilak 30ean egingo dute, Balea hotelean, 14:30ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide