Turismo Bulegoak itsasoan ibiltzeko bi ekintza prestatu ditu

Urola Kostako Hitza 2011ko ekainaren 16a

Orioko Turismo Bulegoak itsasoan kayakean edota itsasontzian ibiltzeko bi ekintza antolatu ditu astebururako; batetik, igandean Oriotik Donostiara joango dira itsasontziz. 17:00etan irtengo dira kirol portutik, eta ordu eta erdiko irteera egingo dute, kontxako badia zeharkatuz. Bertara joateko 15 euro ordaindu behar da, eta 12 urte baino gutxiagokoek, berriz, 8 euro.
Bestetik, kayak irteera egingo dute larunbatean Orian itsasadarrean bi ordu inguruz; 17:00etan irtego dira Turismo Bulegotik, eta antolatzaileek adierazi dutenez, hamar urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute bertan. Halaber, igeri egiten jakitea ezinbestekoa dela adierazi dute. 13 euro ordainduko dute horretarako, eta hamar eta hamasei urtetik beherakoek, berriz, 6 euro ordainduko dute.
Ekintzetan aritzeko aldez aurretik izena eman behar da, 943 83 55 65 telefonora deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide