Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
San Pedro jaietan egingo danborradan aritzeko bigarren deialdia luzatu du Orioko Udalak. Herritarrak kultur etxean egin dituzte danborradarako entseguak, baina Udalak adierazi du ez direla jendetsuak izan. Beraz, datozen egunetan beste bi aldiz elkartuko dira; hilak 22an eta 27an kultur etxean egingo dituzte prestaketak, 20:00etan. Hilak 27an egingo dute danborrada, txupinazoaren ondoren.