Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko Pilota Elkarteak adierazi duenez, Gomazko Pala Txapelketako finala bihar jokatuko dute azkenean. Hasiera batean igande eguerdian jokatu behar bazuten ere, azken orduan aldatu dute eguna. Beraz, bihar 08:00etan jokatuko dute norgehiagoka; lehenengo hirugarren eta laugarren postuetarako partida jokatuko dute Ritxi Uzkudun eta Garikoitz Erkiziak Luis Erkizia eta Joxe Mari Erkiziaren aurka. Ondoren hasiko da finala; Aitor Matxain eta Juanjo Polok osatutako bikotea Unai Illarramendi eta Ibon Berasaluzeren aurka arituko dira.