Igandean jokatuko dute Gomazko Pala Txapelketako finala, eta Ibon Berasaluzek eta Unai Illarramendik osatutako bikotea Aitor Martxain eta Juanjo Poloren aurka arituko da.
Aurreko saioetan bezala, Orioko pilotalekuan jokatuko dute finala, baina partida hori baino lehen hirugarren eta laugarren postuetarako partidak jokatuko dituzte. 12:00etan hasiko da partida hori, eta Ritxi Uzkudunek eta Garikoitz Erkiziak osatutako bikotea Luis Erkizia eta Joxe Mari Erkiziaren aurka arituko da. Ondoren jokatuko dute finala bi bikoteek.
Txapelketa irabazten dutenek arkumea, garaikurra eta txapela lortuko dute. Bigarren postuan sailkatzen direnek, berriz, txuletak eta garaikurra.
Bestetik, hirugarren sailkatzen den bikoteari baserriko oilaskoa eta garaikurra emango diote, eta laugarrenei kostila eta garaikurra.