Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udaleko Gizarte Ongizate batzordeak alzheimer gaixotasunaren inguruko saioa antolatu du gaurko. Lehendabizi, Bicicleta, manzana, cuchara dokumentala eskainiko dute, 15:30ean, kultur etxeko areto nagusian. Pasqual Maragall Kataluniako Generalitateko presidente ohiak gaixotasun horren aurka egiten ari den borroka azaltzen du dokumentalak.
Carles Boschek zuzendu zuen dokumentala, eta saria jaso zuen Donostiako Zinemaldian, iaz.
Gizarte Ongizateko Sendia egitasmoaren barruan antolatu dute saioa. Emanaldiaren ondoren, egitasmoaren arduradunak, Gloria Martin psikologoak, gaiaren inguruko solasaldia eskainiko du.