Alzheimerraren inguruan arituko dira hurrengo asteartean

Urola Kostako Hitza 2011ko ekainaren 3a

Udaleko Gizarte Ongizate batzordeak alzheimer gaixotasunaren inguruko saioa antolatu du datorren astearterako. Lehendabizi, Bicicleta, manzana, cuchara dokumentala eskainiko dute, 15:30ean, kultur etxeko areto nagusian; bertan, Pasqual Maragall Kataluniako Generalitateko presidente ohiak gaixotasun horren aurka daraman borroka azaltzen du. Carles Boschek zuzendu zuen dokumentalak saria jaso zuen Donostiako zinemaldian, iaz. Sendia egitasmoaren barruan antolatu dute saioa; emanaldiaren ondoren, egitasmoaz arduratzen den Gloria Martin psikologoak gaiaren inguruko solasaldia eskainiko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide