Kayak irteera egingo dute bihar arratsaldean Orian barrena

Urola Kostako Hitza 2011ko ekainaren 3a

Turismo Bulegoak kayak irteera antolatu du biharko. Hamar urte baino gehiagokoek hartu dezakete parte. Aldez aurretik eman behar da izena, Turismo Bulegoan edo 943-83 55 65 telefonoan. Parte-hartzaileak 17:00etan abiatuko dira Turismo Bulegotik, eta bi orduz ibiliko dira kayakean, Oria itsasadarrarean. Hamar eta hamasei urte bitartekoek sei euro ordaindu beharko dute, eta besteek, berriz, 13 euro. Antolatzaileek kirol jantziak eramateko gomendatu diete bertaratuko direnei, eta igeri egiten jakitea beharrezkoa dela azaldu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide