Orion bihar hasiko da udako denboraldia. Hondartzako zerbitzu guztiak jarriko dituzte martxan bihartik aurrera, eta, beraz, Gurutze Gorriko sorosleak ere orduan hasiko dira lanean. Halaber, dutxak, aldagelak eta bainuak ere bihar zabalduko dituzte, bainuzaleentzat.
Bestetik, TAO denboraldia ere hasiko da bihar; beraz, herritarrek TAO binetak eskuratzeko udaletxetik pasa beharko dute, astelehenetik ostiralera bitartean. Goizez eskuratu daitezke, 08:00etatik 14:30era.