Zaragueta herri eskolako eguna ospatuko dute bihar haur eta helduek

Urola Kostako Hitza 2011ko ekainaren 2a

Zaragueta Herri Eskolako Eguna ospatuko dute larunbatean ikasleek, irakasleek eta gurasoek. Urtero bezala, ekaineko lehenengo larunbata aukeratu dute ikastetxeko eguna prestatzeko.
Herri eskolak adierazi duenez, irakasleek eta Guraso Elkarteak azken asteetan egin duten lanaren emaitza ikusi ahal izango da biharkoan. Goizetik hasiko dira ekitaldiak ikastetxean; 11:00etan, salda eta pintxoak banatuko dituzte, eta ondoren ikasleek emanaldia eskainiko dute. Eguerdian, berriz, haur eta helduek bazkaria egingo dute, baina ikasleentzat otordua 13:30ean izango da, eta helduentzat ordu erdi beranduago.
Bazkaldu ondoren, haurrek tailerrak egingo dituzte, 15:30ean inguruan, eta 17:00etatik aurrera musika saioa izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide