Arazoak errepideetan, Aian eta Orion

Urola Kostako Hitza 2011ko maiatzaren 31

Azken orduetako euriak arazoak eragin ditu eskualdeko hainbat errepidetan. Orion, esaterako, furgoneta bat bidetik atera da Botaleku parean, eta irauli egin da. Gidariak ateratzea lortu du, baina Donostiako Ospitalera eraman dute, badaezpada ere. Bestetik, Aiarako errepidea itxita dago, hainbat zuhaitz erori baita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide