Orioko plaza kulturen arteko topagune bihurtu da

Urola Kostako Hitza 2011ko maiatzaren 28a

Orioko Udaleko Euskara Batzordeak Kultur Aniztasunaren Jaia antolatu du beste urte batez. Aste osoan zehar herrialde desberdinen inguruko hitzaldiak eskaini dituzte kultur etxean, eta gaur, berriz, herriko plaza munduko topagunen bihurtu izan nahi dute antolatzaileek. Horretarako, goizean Senegal, Mexiko, Kuba edota Honduraseko postuak jarri dituzte, eta dozenaka lagun hurbildu dira bertako produktuak ikusi eta erostera. Halaber, Saharako musikak girotu du herriko plaza, eta herrialde desberdinetako  ikuskizunak izan dira han eta hemen. Arratsaldean, Harribil Orioko dantza taldeak eskainiko du saioa, eta ondoren Nikaraguako eta Ekuadorreko dantzariek hartuko dute plaza. Senegalgo lagun talde baten emanaldiak emango dio amaiera Kultur Aniztasunaren Jaiari, gauean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide