Ertzaintzak jakinarazi duenez, azken egunetan lau gizonezko atxilotu dituzte Aian eta Zarautzen kablea lapurtzen saiatzeagatik.
Zarautzen gaur goizaldean 33, 34 eta 35 urteko hiru gizon atzeman dituzte, kablea osten ari zirelakoan. Aurrekariak zituztela azaldu dute ertzainek.
Ostegunean, berriz, gizonezko bat eta gaztetxo bat nikelezko piezak lapurtzen ari ziren lantegi batean, ustez, langileak ohartu zirenean. Furgoneta batean ihes egin nahian ari zirela atzeman zituen Ertzaintzak. Bakarra dago atxilotuta, ordea.