Bertso saioa eskainiko dute Zaragueta eta Herri Ikastolako haurrek

Urola Kostako Hitza 2011ko maiatzaren 28a

Orioko Udalak eta Herri Ikastolak eta Zaragueta ikastetxeak antolatuta, Gu ere bertsotan egitasmoaren saioa eskainiko dute ikasleek datorrek astelehenean, hilak 30. Haurrak igoko dira oholtza gainera ikastolako areto nagusian egingo duten bertso emanaldian, eta ikasturtean zehar bertsolaritzaren inguruan ikasi dutena erakutsiko dute orduan. 18:00etan hasiko da bertso saioa, eta emanaldia guztiz irekia izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide