Aritzagako errepidea itxi egingo dute ekainak 3ra arte

Urola Kostako Hitza 2011ko maiatzaren 27a

Datorren astelehenetik ekainak 3ra bitartean Orioko Aritzaga-Herriko plaza asfaltatu egingo dute. Ondorioz, eremu horretan errepidea itxi egingo dute ibilgailuentzat. Herrira sartzeko Endaia-Kaiatik bideratuko dute Eusko Gudari kalera. Irteteko, berriz, Txanka-Hondartza bidea erabili beharko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide