Iturbide kalea itxi egingo dute bihar

Urola Kostako Hitza 2011ko maiatzaren 25a

Orio Iturbide kalea itxi egingo dute ibilgailuentzat bihar egun osoz. Eremu horretan egingo dituzten lanen ondorioz itxiko dute errepidea. Beraz, kale horretako 4tik 11 zenbakira bitartean bi norabideetan itxiko dute errepidea. Nagusia Antxiola eta San Martin inguruan bizi direnek N-634 errepidea erabili beharko dute herrira sartzeko, eta kale horietara joateko Txanka bidea erabili beharko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide