Kultur Aniztasunaren Astea hitzaldi saioekin hasiko dute, astelehenean

Urola Kostako Hitza 2011ko mai. 20a, 16:03

Hurrengo astelehenean ekingo diote Orion Kultur Aniztasunaren Jaiari, eta hitzaldi sorta batekin hasiko dira lehen ospakizunak; astelehenean, Ahmed Labeidek Sahararen inguruko hitzaldia eskainiko du, 19:00etan. Asteartean, berriz, Orion bizi den Monique Luiza Nogueira brasildarra herrialde horren inguruan arituko da, eta asteazkenean, hilak 25, Sidya Bodianes Senegalen inguruan emango du hitzaldia. Saio guztiak kultur etxean izango dira, 19:00etan. Halaber, larunbatean herrialde desberdinen topagune bihurtuko dute herriko plaza; goizetik hasita, Senegal, Mexiko, Ekuador, Portugal, Nikaragua, Sahara, Kuba, Hondura eta Marokoko postuak jarriko dituzte. Horiez gain, herrialde horietako musikaz gozatzeko aukera izango da egunean zehar. Dantza saioak ere izango dira, Euskal Herrikoak nahiz munduko beste herrialdetakoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide