Orioko Bilduk hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusia egin zuen atzo herriko plazan. Beñat Solaberrieta Orioko Bilduko zerrendaburuak adierazi zuen koalizioarentzat garrantzitsuena "pertsonak" direla, beraz, proiektuak "beharrak aztertu ondoren" planteatuko dituztela esan zuen.
Hirurehun lagun inguru elkartu ziren plazan, eta Solaberrieta ez ezik, Iñaki Arrizabalaga Zumaiako alkategaiak eta Nika Lertxundi Getariako alkategaiak ere parte hartu zuten ekitaldian. Zumaiarrak "indar metaketaren" garrantzia azpimarratu zuen, eta Lertxundik esan zuen "elkarlana oinarri duen bidea" eraiki behar dela Urola Kostan.
Horiez gain, Martin Garitano Gipuzkoako Bilduren zerrendaburuak eta Karlos Garaikoetxea lehendakari ohiak bideo bidez hartu zuten parte saioan.
Ekitaldi politikoan kantuak, dantza saioak eta ipuin kontalariek girotu zuten tartea, eta Orioko Bilduk hauteskundeetarako prestatu zuten abestia kantatuz amaitu zuten ekitaldia.