Orioko Zaragueta herri eskolak Bizikleta Eguna antolatu du bosgarren aldiz larunbaterako. Familia giroan ospatu nahi izan dute, beraz, herri barruan bizikletaren erabilpena bultzatzeko asmoz, goiz pasa egingo dute 10:30eatik aurrera herrian zehar.
Edonork hartu dezake parte ekimenean, baina bederatzi urte baino gutxiago dutenek heldu baten laguntzarekin joan beharko dute. Antolatzaileek bi ibilbide jarriko dituzte aukeran, bata motza eta bestea luzea. Halaber, ibilbidea amaitutakoan hamaiketakoa egingo dute San Juanen.