Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko Bilduk hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusia egingo du asteazkenean, Orioko plazan. Beñat Solaberrieta Orioko Bilduko alkategaia ez ezik, Juan Luis Illarramendi Zarauzko zerrendaburua eta Iñaki Agirrezabalaga Zumaiako alkatea ere izango dira bertan. Halaber, Martin Garitano Gipuzkoako Bilduren zerrendaburuak eta Karlos Garaikoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiak ere bideo bidez hartuko dute parte ekitaldian.
Horrez gain, bertsolariak, dantzariak, ipuin kontalariak eta zuzeneko musika emanaldiak izango dira 20:00etan egingo dute saioan.