Orioko herri ikastolak Mendebaldeko Saharako kanpamenduetara bidaltzako elikagai bilketa egin du pasa den astetik. Ikasleek "ikaragarrizko elkartasuna" adierazi dutela nabarmendu du ikastolak. Guztira ehundaka kilo elikagai eta konpresa bildu dituzte ikasleek, eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako gaztetxoak gelaz gela aritu dira Sahararen inguruko informazioa ematen beste mailetako ikasleei.
Janaria bidaltzeaz gain, Saharautz elkarteko kideek haima bat jarri dute ikastetxean, eta Saharako hainbat lagunek beraien herrietako kontuak azaldu dizkiete ikasleei. Halaber, tea egiten ere erakutsi diete. Ikasleek eta euren familiek izan duten prestutazuna eskertu du Saharautz elkarteak.