Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Beste urte batez udara partean udaleku irekiak egingo dituzte Orion, eta bertan parte hartzeko izena eman daiteke dagoeneko. Euskaraz dakiten hiru eta hamabi urte bitarteko umeek gozatu ahal izango dute uztaila eta abuztua bitartean egingo dituzten jolas eta tailerretan.
Horretarako, hurrengo asteartea, hilak 17, baino lehen sartu behar da dirua Euskadiko Kutxako 30350182181820021770 zenbakian. Uztaileko udalekuetan matrikula egiteko 70 euro ordaindu beharko da, eta abuztukoa egiteko, berriz, 40 euro. Halaber, Txurrumuskik adierazi du abuzturako lagun gutxik ematen badute izena bertan behera geratuko dela talde hori. Kasu hori gertatuko balitz dirua itzuliko diete izena emanten dutenei.
Bestetik, udarako udalekuetan izena ematen duten guztiekin batera bilera egingo du Txurrumuskik datorren ostiralean, hilak 20. Kultur etxean elkartuko dira, eta bertaratzen direnek izen-emate orria, haurraren osasun txartelaren kopia eta bankuko diru-sarreraren ziurtagiria eraman beharko dituzte. Halaber, gurasoek hala nahi badute, etxera bakarrik joateko baimena eta argazkiak ateratzeko baimena ere eramango dituzte.