Balearen Eguna dela-eta, trafiko aldaketak izango dira asteburuan

Urola Kostako Hitza 2011ko maiatzaren 13a

Asteburuan ospatuko duten Baleraren Egunaren ondorioz, errepideetan aldaketak egingo dituzte gaurtik aurrera. Gaur, esaterako, Ibai Ondo kalea ibilgailuentzat itxi egingo dute, bertan Marinel Azokarako postuak jarriko baitituzte. Bihar, berriz, herri antzerkia egingo dutenez plaza eta Moila itxi egingo dute trafikoarentzat, 07:30eatik 14:30eara bitartean. Hori hala, herrira sartu eta irteteko Txanka errepidea erabili beharko dute. Halaber, Iturbide-Kale Nagusia itxi egingo dute, eta ondorioz, San Martingo bidea ere Txankara bideratuko dute. Herri antzerkia amatzen dutenean berriro ireki egingo dute herriko sarrera, baina herritik irteteko txanka errepidea soilik erabili ahal izango da. Aldaketa horiek direla-eta, Ubegun industrigunean eta Txankatik sartu ondoren dauden autopista azpiko eremuan aparkatu ahal izango da. Igandean, oraindik aldaketak izango dira errepideetan, besteak beste Azoka bereziaren eta jaunartzeen eguna izango delako. Beraz, egun horretan ere herritik irteteko Txankara bideratuko dute zirkulazioa. Udalak adierazi duenez, edozen ezbehar edo kezka izanez gero 943- 83 00 28 telefonora deitu dezakete herritarrek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide