Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Munduko herrialde desberdinetako sukaldaritzak ikasteko aukera izango dute herritarrek maiatza eta ekaina bitartean. Orioko Udalak Munduko Sukaldaritza ikastaroa antolatu du Kultur Aniztasunaren festaren barruan.
Lau eskola egingo dituzte guztira, eta hilak 17an izango da lehenengoa; Saharako sukaldaritza izango dute ikasgai orduan; hilak 19an, Senegalgo sukaldaritza erakutsiko dute, eta 26an, berriz, Mexikokoa. Azkeneko saioa Brasilgo sukaldaritzaren ingurukoa izango da, ekainak 2an.
Eskolak Toki Alai elkartean egingo dituzte, eta bertan parte hartzeko hilak 16a baino lehen eman behar da izena, Udaleko Euskara Zerbitzuan, hamar euroren truke.