Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko Udalaren eta herri ikastolaren arteko hitzarmena dela-eta, ez-ohiko batzarra egingo du ikastolako zuzendaritzak gurasoekin ostegunean, hilak 12. 20:00etan elkartuko dira, ikastolako eraikin berriko Batzar Aretoan. Bertan, arduradunek lankidetza hitzarmenaren inguruan informatuko dute.
Jorratuko duten gaia kontutan izanda, ikastolako arduradunek "garrantzizkotzat" jo dute etziko bilera. Beraz, gurasoei eta bazkideei bertara joateko deialdia luzatu die, "ikastolaren etorkizuneko erbakiak hartu ahal izateko".