Atzo iluntzean hasita, janari usain goxoak asteburu oson eutsiko dio Orion. Erreboilo Festa antolatu dute, eta ohi bezala ehunka lagunentzako otorduak eskainiko dituzte herriko plazan prestatu duten behin-behineko jatetxean. Gaur eguerdi partera hasi da jendea postuz postu sabela eta zintzurra gozatzeko lanetan. Izan ere, erreboilua protagonista duten jatorduez gain, bestelako aukerak ere badira: sagardoa kupelean; Segurako talogileen talo goxoak; Orioko Aizperro baserrikoen eskutik txangurro pintxoak (pintxok 3 eurotan eta etxera razio handiagoak emateko aukera ere bai); eta galiziar jana eta edana (pulpoa, piperrak, lakoia, Albariño ardoa...) mahai askorekin atondutako mahaietan. Eguraldiak askorik lagundu ez arren, giro polita sortu da, eta gaur arratsaldean eta bihar ere jan-edanaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.