Festa giroan ospatu dute Bilduren legeztatzea

Urola Kostako Hitza 2011ko maiatzaren 7a

Espainiako Auzitegi Konstituzioanalak Bildu koalizioa legeztatu eta gero, hainbat mobilizazio egin dute eskualdeko herrietan. Orion, esaterako, festa giroan ospatu zuten erabakia. Atzo arratsaldean, zenbait herritarrek kaleetan zehar martxa ibiltaria egin zuten; herriko zenbait gunetan geldiuneak egin zituzten herritarrek, eta bertan errezitaldiak eta oreka-jokoak egin zituzten musika artean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide