Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostiralean aurkeztuko du Jon Redondo Orioko alkateak zaharren egoitza berria. Alkatearen esanetan, "legealdi berrirako izango den proiekturik garrantzitsuenetariako" izango da herriko adinduek izango dute egoitza berria. Kultur etxean emango ditu Redondok proiektu berriaren zehaztasunak, 19:00etan egingo duen saioan. Oraindik ezezagunak diren datutak jakinaraziko ditu bertan; hala nola, "egoitzaren diseinua, dimentsioa, lekua eta egoitzak izango dituen ekipamentuak" eramango ditu argitarak.
Halaber, "ahalik eta diseinu onena" sortzeko asmoz hainbat lan egin dituztela aurreratu du Udalak. Honen arabera, Redondok eta Foru Aldundiak hainbat bilera egin dituzte azken aldian. Horrez gain, hirugarren adineko sektorean diharduten enpresekin ere bildu da alkatea, eta bilera horien arabera taxutu dute egoitza. Egoitzaren kokapenari dagokionez, "aukeratu den lekua egoitzarentzat ezinhobea" izango dela aurreratu du Udalak. Bestetik, erakunde pribatu-publikoetatik finantziatu dute proiektua; "Teknifikazio zentroarekin egin dugun bezala, Zaharren egoitza berria ere herritarrentzat kosturik izan gabe egin nahi izan dugu", nabarmendu du Redondok.