Kirol ekintzen diru laguntzak lortzeko eskaerak egin daitezke

Urola Kostako Hitza 2011ko apirilaren 15a

Orioko irabazi asmorik gabeko kirol elkarteek 2011. urtean edo 2010-2011 denboraldian egingo dituzten jardueretako diru laguntzak eskatu ditzakete dagoeneko. Eskaerak hilak 26 baino lehen aurkeztu behar dira. Diru laguntzak herriko kirol elkarteen ohiko jarduerak egiteko edota Orion egin nahi diren ez ohiko edo aldi baterako jarduerak egiteko eskatu ahal izango dituzte. Halaber, ez ohiko edo aldi baterako ekintzak udal batzordeak onartuko ditu. Laguntzak eskatzen dituztenek orri ofiziala bete beharko dute. Eskaera orria Udaletxean eskuratu daiteke. Eskaeren inguruko laguntza behar izanez gero, Orioko kirol teknikari Mikel Izquierdorengana jo daiteke hilak 18tik aurrera. Informazio gehiagorako, berriz, 943 83 00 28 telefonora deitu edota orio.euskara@udal.gipuzkoa.net helbidera idatz daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide