Erreboilo festako bazkarira eta afarira joateko txartelak hilak 11ean jarriko dituzte salgai

Urola Kostako Hitza 2011ko apirilaren 8a

Maiatzaren 4ean eta 5ean Erreboiloaren festako ospatuko dute herrian, eta beste behin herriko plaza jatetxe handi bat bihurtzea nahi dute antolatzaileek. Egun horretan herri afaria eta bazkaria egingo dituzte, besteak beste. Horietara joateko datorren astelehenean, hilak 11, jarriko dituzte txartelak salgai. Lehenengo egunean herritarrek soilik erosi ahal izango dute sarrera, turismo bulegoan. Apirilak 16tik aurrera, berriz, edonork eskuratu ahal izango du. Hiru otordu egingo dituzte jai horretan; maiatzak 4ean afaria egingo dute, eta hurrengo egunean bazkaria eta afaria. Otordu bakoitzerako prezioa 45 eurotan jarri dute antolatzaileek. Txartelak aldez aurretik eskuratu behar dira, turismo bulegoko 943 83-09 04 telefonora deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide