Drogamenpekotasun planaren jardunaldiak egingo dituzte

Urola Kostako Hitza 2011ko apirilaren 4a

Orioko Udalak 2006. urtean martxan jarri zuen drogamenpekotasun planaren ebaluazio prozesua egingo du ostegunean. Lau urte iraun dituen planak «herriko drogamenpekotasunari aurre egitea» izan du helburu. Hori hala, ostegunean bilera irekia egingo dute Udalak eta Askagintza Droga-mendekotasunen fenomenoaren normalizazioaren aldeko herri erakundeak, eta bertan plana baloratuko dute. Antolatzaileek horretarako egitarau berezia prestatu dute: 18:30ean, musika emanaldi labur bat egingo dute, eta ondoren, Askagintzak droga-menpekotasunen fenomeroaren inguruko hausnarketa egingo du. 19:30ean, berriz, amaitu berri duten plana ebaluatuko dute, eta II. planeko ildo nagusiak zehaztuko dituzte. Kultur etxean egingo dituzte ekitaldi guztiak. Bestalde, Askagintzak eta Udaleko Gizarte Ongizate batzordeak drogamenpekotasunaren inguruko erakusketa irekiko du gaur. Hilak 8ra bitartean egongo da zabalik erakusketa kultur etxean, 10:30eatik 13:00etara eta 16:30eatik 20:00etara bitartean. Halaber, bihar arratsaldean Askagintzako kideak herritarren kezkak eta zalantzak argitzen izango dira 16:30eatik 18:30eara bitartean, kultur etxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide