Eguzki-Orioko Bate Bizkorrak taldeak "sekulako hasiera" eman dio denboraldi berriari. Jokatu dituzten lau partidetatik hiru irabazi egin dituzte, eta egun sailkapeneko lehenengo postuan dago taldea.
Martxoan hasi zuten denboraldia, eta taldea gustura dago orain arte egin duen lanarekin. Lehenengo norgehiagoka Viladecansen (Herrialde Katalanak) jokatu zuten neskek, eta alde handiarekin irabazi zuten oriotarrek, 12-5 egin baitzuten orduan. Bigarren partida, ordea, berdindu egin zuen Eguzki OBB taldeak. Hala ere, Madrilgo Dridma taldearen aurka jokatutako bi partidak irabazi egin zituzten gero. Asteburuan, berriz, Donostiako ATSS taldearen kontra derbia jokatuko dute; lehenengo norgehiagoka 11:00etan jokatuko dute, eta bigarrena 13:00etan.
Taldeeak partaide gazteenak nabarmendu izan nahi ditu; horren arabera, Maria Urangak, Sara Etxeberriak, Aurora Makazagak eta Ane Murillok "lan bikaina" egin dute bi taldeen aurka.