'Baginaren bakarrizketak' antzezlana ikusi ahalko da larunbatean

Urola Kostako Hitza 2011ko martxoaren 30a

Baginaren bakarrizketak obra eskainiko dute larunbatean, hilak 2, Orioko kultur etxean. Kutxaren kultur programaren baitan antolatu du ikastolak saioa, eta Udalaren laguntza izan dute horretarako. 22:00etan izango da saioa, eta sarrera doakoa izango da. Hala ere, bertara joateko aldez aurretik gonbidapena eskuratu behar da. Antolatzaileek 120 gonbidapen jarri dituzte eskuragarri, eta erdiak kultur etxean jaso daitezke; beste erdiak, berriz, ikastolako idazkaritzan dituzte. Aitziber Garmendiak eta Ainhoa Garaik taularatu dute antzezlana. Sexuaren inguruko elkarrizketek osatzen dute lana, beti ere emakumeen ikuspuntutik kontatuta. http://www.youtube.com/watch?v=-MVnXV5BWA8

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide