Toki Alai elkarteak ardoa dastaketa ikastaroa antolatu du

Urola Kostako Hitza 2011ko martxoaren 30a

Orioko Toki Alai elkarteak ardo tastaketa ikastaroa antolatu du ostiralerako. Mikel Garaizabal enologoak emango du ardoa dastatzen ikasteko eskola. Elkartean bertan egingo dute ikastaroa, 19:30ean. Bertan parte hartzeko 943-89 07 89 telefonora deitu behar da. Ikasleek hamabost euro ordainduko dituzte, eta ikastaroaz gain, enologoak ardoa dastatzearen inguruan idatzi duen liburu bat jasoko dute trukean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide